URAREN EFEKTUA

Akuarelekin margotzen hasi aurretik papera mahaira edo euskarri gogor batera itsasteko ohitura dut nik. Horrela, papera bustitzen denean tolestea ekidingo dugu. 

Uraren efektu hau lortzeko, lehenengo, papera ur garbiz bustiko dugu oso osorik. Modu honetan kolore degradazioak egitea lortuko dugu. Izan ere, papera heze dagoenean akuarela orbanen ertzak difuminatu egiten dira.

Kolore degradazio honetarako nire akuarela paletako Maskuri berdea nahastu dut Kobalto urdin apur batekin.

Pigmentu edo kolore gutxi hartuta olatuen orbanak osatzen hasiko gara. Urrunera olatuak txikiagoak direla kontuan izan. Nahi izanez gero erabili marrazki hau jarraitzeko eredu gisara. Orbanak txikiagoak egingo ditugu. Kasu honetan Kobalto urdina erabili dut pigmentu gutxi eta ur dezenterekin.

Gertuago dauden olatuak handiago eta biziago ikusten ditugu eta halaxe margotuko ditugu. Maskuri berdea eta Kobalto urdina nahastuta lortu dut tonu hori. Akuarela kolore ilun eta indartsuagoak lortzeko nahasketari gehitzen diogun ur kopurua murrizten joatea da kontua. Zenbat eta ur gutxiago pintzelean orduan eta indar gehiago hartuko du koloreak.

Akuarelak argitu egiten dira lehortu ahala. Ez izan kapak gehitzeko beldurrik. Posible da hasiera hasieratik pintzelean hartzen dugun ur eta pigmentu kopurua kalkulatuta tonu indartsu horiek lortzea baina horretarako paperaren hezetasuna ere oso kontuan hartu beharra dago gure kolore orbana nahi genukeena baino gehiago zabaldu ez dadin. Horregatik gomendatzen dizuet hasieran kapaz kapa margotzea. Errazago kontrolatuko duzue akuarela. Fase honetan ere Maskuri berdea eta Kobalto urdina nahastu ditu baina ur gutxiago hartuta.

Zeru urdinarekin goi aldeko olatuen orbanak errepasatuko ditugu nahi dugun intentsitatea lortu arte.

Argitik ilunera kapak gehitzen joango gara itzalak eta bolumenak gehituz. Kolore orbanak lehortuz doazen heinean (baina guztiz lehortu aurretik) gehiago ilundu nahi ditugun erabaki eta hala bada margotzen jarraituko dugu. Azken pintzelada hauetarako Turkesa urdina nahastu dut Maskuri berde apur batekin.

Papera guztiz lehortzean olatu artean ikusi ohi diren isla ilunak margotuko ditugu pintzel fin batekin. Nire kolore paletan Paineko grisa erabili ohi dut beltza bailitzan.

Paperari pegatutako zintza itsasgarria kentzean beti kanpoaldera tiratzea komeni da 45º inguruko angelua osatuz.

Zorionak! Ia bukatu duzu akuarela, baina gogoratu ez dela guztiz amaituta egongo egilearen izenik jarri gabe.

Sartu E-mail zerrendara!

Akuarela eta marrazketa teknikei gehiago jakin nahi izanez gero zure helbide elektronikoa ematera animatzen zaitut.
Bertatik jakinaraziko dizkizut hurrengo jarduera eta albisteak.

itzuli

Your message has been sent

Kontuz!

Utzi iruzkina