Sahararrekin elkartasuna

Badira urte batzuk Gasteizko SEADen lagunak elkartearekin saharar errefuxiatuen kanpamenduetan elkartasun dinamikak garatzen hasi ginela. Orain dela aste pare bat, ordea, Aaiungo kanpamenduan, bertako gazteekin lan egiten duen elkartearen egoitza erre egin zen. Eraikina berregiteko laguntza ekonomikoa behar dute eta nik ere nire aletxoa jartzea erabaki dut.

Gauzak horrela, ilustrazio hauek sortu ditut dirua biltzeko. Saltzen dudan lamina bakoitzeko dirua, behin inprimatze eta bidaltze gastuak ordainduta, kanpamenduetara bidaliko dut bertako haur eta gazteekin lanean jarraitzeko beharrezko baliabideak izan ditzaten laguntzeko.

Laminaren bat erosi nahi baduzu, galdetegi honetatik zuk ere zure ekarpentxoa egiteko aukera izango duzu!

Eskerrik asko!!!

EGIN EKARPENA:

Utzi iruzkina