GAU BELTZA


Behin akuarela paperean marrazkia eginda dugula, ilargiak hartzen duen eremu guztia bustiko dugu ur garbiz. Berdin da hontza ere gainetik margotzen badugu, izan ere, bukaeran beltzez margotuko dugu hau gainetik.

Ilargia heze dagoela, kolore hori eta marroiarekin, orban marroi batzuk margotuko ditugu eremu horretan. Orban hauek ilargiaren gainazaleko kraterrak irudikatuko dituzte.

Ilargia lehortzen denean zerua margotuko dugu kolore urdin ilunarekin. Eremu handietan pintzel lodi bat erabili dezakegu, baina xehetasunetarako, hobe pintzel estu bat hartzea.

Pintzel txiki batekin hontza margotuko dugu kolore beltzez. Ondoren zuhaitzetako adarrak margotuko ditugu. Posible da kolore urdinak arkatzez egindako trazuak ezkutatu izana, beraz, adarrak nahieran asmatu ditzakegu.

Errotulagailu zuri batekin ,edo tenpera zuria erabilita, izarrak margotu ditzakegu zeruan irudia amaitzeko.

Utzi iruzkina