Deskargatu marrazkia kalkatzeko Behin akuarela paperean marrazkia eginda dugula, ilargiak hartzen duen eremu guztia bustiko dugu ur garbiz. Berdin da hontza ere gainetik margotzen badugu, izan ere, bukaeran beltzez margotuko dugu hau gainetik. Ilargia heze dagoela, kolore hori eta marroiarekin, orban marroi batzuk margotuko ditugu eremu horretan. Orban hauek ilargiaren gainazaleko kraterrak irudikatuko dituzte. Ilargia… Continue reading GAU BELTZA
Sarrerak
BALIO TONALA
Koloreen balio tonala, akaso, kontzeptu ezezaguna izan arren, akuarela teknikaren oinarri nagusienetako bat da. Akuarela teknikan ura erabiltzen dugu margoa disolbatu eta paperean margotzeko, eta ez dugu emaitza bera lortuko ur hori neurri ezberdinetan erabiliz gero. Akuarela margoari zenbat eta ur gehiago nahastu, orduan eta kolore argi eta lausoagoa lortuko dugu. Ur gutxirekin, aldiz, kolore… Continue reading BALIO TONALA
Akuarelak aire zabalean – UEU
2024ko urtarrilaren 10ean elkarrizketa hau egin zidaten Udako Euskal Unibertsitateko lagunek: Akuarelak aire zabalean liburua argitaratu berri du UEUrekin Eñaut Aiartzaguena Bravok (Iurreta, 1988). Irudigilea da bera eta komikigintza, proiektu pedagogikoak eta akuarela-ilustrazioak lantzen ditu. Arte Ederretan lizentziatua hainbat argitalpenetan egin izan ditu kolaborazioak, hala nola Argia (Xapoketan, 2019; Hizki Pizti, 2023), Hik hasi (2017-2023), Aizu (2020-2023) edo Txikipedia (2021-2023). 2021. urtetik, akuarela-margoetan espezializatuta, marrazketa- eta… Continue reading Akuarelak aire zabalean – UEU
Egunsentia JM Blancetik
Margotzen hasi aurretik, papera, ur garbiz bustiko dugu. Honela lortuko dugu margotzean, kolore orbanak lausotzea eta elkarren artean nahastea. Ohi dugun moduan kolore argienetik hasiko gara margotzen. Kasu honetan Indiako Urrea (244) hautatu dut zeruko tonu hori horiek margotzeko. Tonu urdinak egiteko, Itsasoz haraindiko urdina (511) erabili dut Indigo urdin (516) apur batekin nahastuta. Zeruan… Continue reading Egunsentia JM Blancetik
Haritz hostoa
Udazkena garai ederra da benetan. Izugarri gustatzen zaizkit urtaro honetan basoek hartzen dituzten koloreak eta beraz, garai aproposa izan daiteke kalera atera eta kolore ezberdinetako hostoak bildu eta hauek margotzen saiatzeko. Lehenengo, folio arrun batean marraztuko dugu hostoa. Akuarela paperera pasatzean zer neurritako marrazkia nahiko dugun kalkulatuko dugu lehenengo. Muga horiek paperean markatuta dauzkagula marrazkiarekin… Continue reading Haritz hostoa
Sahararrekin elkartasuna
Badira urte batzuk Gasteizko SEADen lagunak elkartearekin saharar errefuxiatuen kanpamenduetan elkartasun dinamikak garatzen hasi ginela. Orain dela aste pare bat, ordea, Aaiungo kanpamenduan, bertako gazteekin lan egiten duen elkartearen egoitza erre egin zen. Eraikina berregiteko laguntza ekonomikoa behar dute eta nik ere nire aletxoa jartzea erabaki dut. Gauzak horrela, ilustrazio hauek sortu ditut dirua biltzeko.… Continue reading Sahararrekin elkartasuna
Sua
Su garren dantza eta formak ederrak izaten dira eta akuarelaz margotzeko ere aitzakia ederra izan daiteke. Behin marrazkia eginda kolore kapa argienetatik hasiko gara ohi bezala. Urre Horia kolorea hartuko dugu sugar guztia margotzeko. Akuarela pigmentuaren eta uraren arteko oreka bilatu beharko dugu. Kasu honetan ez dugu beste batzuetan bezala ura gailendu dadin nahi baina ez erabili… Continue reading Sua
ZUHAIZPEA
Hasteko, akuarela margo askotan ohikoa den gisara pintzel handi batekin papera bustiko dugu. Gogoratu papera busti aurretik zinta itsasgarriz euskarri finko batean pegatu beharra dagoela. Hori egin ezean papera bustitzean tolestu egingo da. Paperaren hezetasuna aprobetxatuz Zeru Urdina hartu eta orban irregular batzuk margotuko ditugu. Argiune batzuk utzi ditzakegu laino zuri batzuen itxura hartu dezaten. Limoi Horia Maskuri… Continue reading ZUHAIZPEA
URAREN EFEKTUA
Akuarelekin margotzen hasi aurretik papera mahaira edo euskarri gogor batera itsasteko ohitura dut nik. Horrela, papera bustitzen denean tolestea ekidingo dugu. Uraren efektu hau lortzeko, lehenengo, papera ur garbiz bustiko dugu oso osorik. Modu honetan kolore degradazioak egitea lortuko dugu. Izan ere, papera heze dagoenean akuarela orbanen ertzak difuminatu egiten dira. Kolore degradazio honetarako nire… Continue reading URAREN EFEKTUA
Aire libreko akuarela
Ondorengo apunte hauetan aire libreko akuarela teknikari buruzko zertzelada batzuk dituzue. Koadernoa, margoak eta pintzelak hartuta animatzen al zarete zuek ere gure ingurua akuarelaz irudikatzera? Eskuratu PDF-a